EUSKO LEGEBILTZARRA BIZKAIKO BULEGO ETA LANGELAK BERRESKURATZEAREN ALDE

Joan den ostiralean, martxoaren 31n, bulego eta langelak atera ziren Eusko Legebiltzarreko kontrolerako osoko bilkurara. ELAk eta LABek osatutako negoziazio-mahaiko ordezkaritza bat gonbidatu zuten Eusko Legebiltzarrera, Iker Casanovaren (EH Bildu) eta Idoia Mendiaren (Laneko sailburua) hitzaldiak entzuteko.


Zati bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz egin ziren hitzaldien bideoak uzten dizkizuegu:

Saioa amaitzean, Iker Casanova eta Idoia Mendia hurbildu ziren, eta ordezkaritzarekin hitz egin zuten, ahal zuten neurrian babesa eta laguntza emateko.

Horren ostean, ordezkaritza prentsa-aretora pasa zen eta ohar bat irakurri zuen euskaraz eta gaztelaniaz:

Manifestazio berria apirilaren 27an, osteguna, Bizkaiko bulego eta lagelaren eskutik

Mobilizazioarekin jarraitzea erabaki dugu eta honek sektorearen gehiengo handi bat kalera ateratzen bada bakarrik funtzionatuko du. Ezin dugu onartu baldintza okerragoak dituzten Estatuko hitzarmenek inbaditzea eta sektoreko 30.000 pertsonari estaldura ematen dien hitzarmen bat hiltzen uztea. Datorren apirilaren 27an sektore osoa aterako gara gure hitzarmena berreskuratzea eskatzeko.