Archivos Mensuales: marzo 2019

Bizkaiko Bulego eta Langeletan LABek beheranzko eskaintza egin badu ere, ez da onargarria izango CEBEKentzat

Negoziazio-mahaiko bilera beste iruzur bat izan da. LABek deitu zuen bilerara, eta beheranzko proposamen bat aurkeztu zion patronalari, honela azpimarratuz: “edo proposamena onartu, edo mahaitik jaiki”. CCOOek bat egin zuen beheranzko proposamenarekin, UGTk ere bai, eta CEBEKek esan zuen bere elkartekideei aurkeztuko ziela.

Sindikatu horiek bat eginda, gehiengoa osatzen dute beherantz sinatzeko; baina hala eta guztiz ere, murrizketa hori egin arren, ez da nahikoa izango patronalarentzat, eta are gehiago nahi izango du. Gure ustez CEBEKek EZETZ BOROBILA emango die berriro. ELAn ez zaigu iruditzen estrategia sindikal ona proposamenak apaltzea, baldin eta CEBEKek hainbat hilabetetatik hona ez badu inolako negoziazio-borondaterik erakutsi. Negoziazio-mahaitik jaikitzea ere ez da presio-neurri egokia guri iritziz.

Abenduan egindako greba mugagabearekin batera ELAk hainbat presio-neurri proposatu zituen, hitzarmena desblokeatzeko eta gure helburuen alde borrokatzeko (soldata-igoerak, taulak eguneratzea, gutxieneko bermea, antzinatasuna, lanaldia murriztea…); baina gainerako sindikatuetako bat ere ez zen batu. Haiek bai bazirela presio-neurriak. CEBEKek ez du hitzarmen bat nahi. Hiru sindikatuek ez zuten ezer egin orduko hartan, eta gainera aurre egin zioten ELAren erabakiari, hitzarmen duin baten alde egiteko erabakiari. Patronalak 2 urtetan ezer negoziatu ez bazuen ere.

5 hilabete geroago LAB konturatu da greba mugagabera ez deitzea errore bat izan zela, eta orain beste mugimendu bat egin du: patronalari beheranzko proposamen bat aurkeztu, eta hilaren 20an mobilizazio-egutegi bat plazaratzea. Lastima mahaiko ordezkaritzaren %12 horrek hain berandu, bakarrik eta beheranzko hitzarmen baten alde borrokatzea erabakitzea, baldin eta lehenago negoziazio-mahaiko ordezkaritzaren %45arekin bat egiteko aukera bazuten, eta hitzarmen duin baten alde borrokatzea bazuten. Hitzarmen hura, gainera, haiek berek onartu zuten, eta ez zegoen mugaturik ez gutxieneko bermea, ezta antzinatasuna ere.

5 hilabete geroago CCOOek proposamen bat aurkeztu behar zuen… baina ez du inoiz egin; ez dio jaramonik egin langileen ustezko ahotsari. Labur esateko, ez dute ezer egin, UGTk bezala. Hiru sindikatu horiek hitzarmen duin baten alde borrokatzeko aukera galdu zuten, eta gero ez dute ezer gehiago egin, ba, horrela, hori bera lortuko dugu: EZER EZ.

Baina ELAn ez gara geldirik geratuko, negoziazio-mahaia ez bada tresna egokia hitzarmen duin bat ekartzeko, eta CEBEKek estatu-hitzarmenak Bizkaira ekartzeko erabiltzen badu, guk beste era batera babestuko ditugu sektore honetako langileak, enpresarik enpresa egingo dugu.

CEBEKek estatu-hitzarmena ekarri nahi badu probintzia-hitzarmenera.

Guk probintzia-hitzarmena enpresetara eramango dugu.

Hona hemen bileraren akta: Acta 21ª Oficinas y Despachos 14-03-2019

Anuncios

La oferta a la baja de LAB en Oficinas y Despachos de Bizkaia sera insuficiente para CEBEK

La reunión de la mesa de negociación, ha sido un nuevo fraude. Convocó la reunión LAB, que hizo una propuesta a la baja, dijo que: “o se aceptaba, o se levantaba de la mesa”. CCOO se unen a esta propuesta a la baja, la misma que no se han atrevido a presentar antes una, como prometieron a las plantillas. UGT también se une y CEBEK dijo que la trasladaría a sus asociados.

Entre los 3 sindicatos ya hay una mayoría para una firma a la baja, pero no nos engañemos, ese recorte no le vale a esta patronal y quiere mas. Sigue estando lejos de lo que pide y volverán a tener de CEBEK un NO ROTUNDO. Desde ELA no nos parece una buena estrategia sindical rebajar las propuestas cuando CEBEK no ha mostrado desde hace muchos meses ninguna voluntad negociadora. Tampoco nos parece que levantarse de la Mesa de Negociación sea ninguna medida de presión.

ELA ya puso con la huelga indefinida realizada en diciembre medidas de presión para desbloquear el Convenio y luchar por aumentos salariales, actualización de tablas, garantía mínima, antigüedad, reducción de jornada, etc… y ningún otro sindicato se unió. Esto si era una medida de presión. CEBEK no quiere un convenio. Tres sindicatos no solo no hicieron nada en aquel momento, si no que atacaron la decisión tomada por ELA, de luchar por un convenio digno, cuando la Patronal no había negociado nada en 2 años.

5 meses después LAB se da cuenta del error cometido al no haber apoyado aquella huelga indefinida y hace un movimiento similar, que no igual, de presentar a la patronal una propuesta a la baja de firma y el día 20 presentar un calendario de movilizaciones. Qué pena que el 12% de la representación de la mesa haya decidido luchar solo, tarde y con un convenio a la baja, cuando tuvo la posibilidad de unirse al 45% de representación en la mesa de negociación y luchar por un convenio digno que ellos mismos habían apoyado, sin limitar la garantía mínima ni la antigüedad.

5 meses después CCOO iba a presentar una propuesta… que nunca llegó, es decir, no ha hecho caso ni a la supuesta voz de las plantillas. En definitiva siguen sin hacer nada al igual que UGT. Esta es la realidad, tres sindicatos dejaron escapar la oportunidad de luchar por un convenio digno para no hacer nada y así se consigue, pues eso mismo, NADA.

Desde ELA no vamos a parar, si la mesa de negociación no resulta una herramienta valida, no nos trae el convenio y solo sirve para que CEBEK intente traer los convenios estatales a Bizkaia, seguiremos defendiendo a las plantillas del sector y lo haremos empresa por empresa.

Si CEBEK quiere traer el estatal al provincial.

Nosotrxs llevaremos el provincial a las empresas.

Os dejamos el acta de la reunión: Acta 21ª Oficinas y Despachos 14-03-2019

Juntos podemos

Bizkaiko Bulego eta Langelak emakumeok grebara joango gara martxoak 8an ere bai

Iazko uholde feminista gogoan daukagu oraindik. Nola ahaztu, indar erakustaldi ederra egin genuen eta! Inflexio-puntu garrantzitsua izan zen hura eta ez zen inolaz ere kasualitatea izan, borroka feminista luzearen emaitza baizik.

Aurten, iazko olatua hartu eta urrats bat gehiago emango dugu 24 orduko greba feminista eginez.

  • Emakumerik* gabe mundu honek ez duela funtzionatzen irudikatuko dugu.
    Sistema kapitalista, heteropatriarkala eta arrazista auzitan jarriko dugu.
    Enplegu formaletik haratago doan greba egingo dugu, baina dudarik gabe, soldatapeko lan munduan ere badugu zer aldarrikatu eta borrokatu egun horretan.
  • Martxoaren 8a eguneroko gatazka eta borroken bitartez eraiki eta elikatuko dugu ELAn, bizimodu duinagoen alde emakumeak egunero ari baikara antolatzen lan munduan.

Bide horretan, sindikatua emakumeak ahalduntzeko tresna dela aldarrikatu nahi dugu. Ikusi besterik ez dago azken urteetan nola areagotu diren emakumeen gatazka eta borrokak hainbat esparrutan: erresidentzietan, garbikuntzan, haurreskoletan, etxez-etxeko laguntzan, hoteletan, ostalaritzan…

Martxoaren 8an ere borroka sindikala eta feminista elkartuko ditugu, prekarietate egoera ezberdinetan dauden emakumeak batuz eta emakumeon arteko elkartasuna sendotuz.

Zergatik aterako gara grebara? Milaka arrazoi daude:

  • Enplegu eta bizitza duinen alde…
  • Prekarietatearen eta pobreziaren feminizazioaren aurka: lanaldi partzialak; behin-behinekotasuna; soldata arrakala; miseriazko pentsioak; kristalezko sabaia…
  • Kalitatezko zaintzarako zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoen alde. Era berean, zaintza gizonen ardura ere badela aldarrikatzeko…
  • Indarkeria sexistaren eta eguneroko jarrera eta ekintza matxisten aurka…
  • Lan merkatu formaletik at geratzen diren emakume langile guztien eskubideen alde…

Las mujeres de Oficinas y Despachos de Bizkaia tambien saldremos a la huelga del 8 de marzo

 

Aún recordamos la ola feminista del año pasado. ¡Cómo olvidarlo después de toda aquella demostración de fuerza! La huelga feminista supuso un gran punto de inflexión y no se produjo de ninguna manera por casualidad; fue fruto de la larga lucha del movimiento feminista.

Este año retomamos la ola del año pasado y damos un paso más allá convocando una huelga feminista de 24 horas.

  • Vamos a demostrar que este mundo no funciona sin las mujeres*.
    Vamos a poner en cuestión el sistema capitalista, heteropatriarcal y racista.
  • Esta es una huelga que va más allá del empleo formal, pero sin duda que en el mundo del trabajo tenemos mucho que reivindicar y luchar también.

En ELA vamos a construir y nutrir este 8 de Marzo desde nuestras luchas y conflictos del día a día, ya que las mujeres nos estamos organizando cada día en nuestros centros de trabajo para luchar por unas condiciones de vida más dignas.
En ese camino queremos reivindicar que el sindicato es un instrumento de empoderamiento para las mujeres; no hay más que ver el aumento de los conflictos encabezados por mujeres en distintos sectores: residencias, limpieza, Consorcio Haurreskolak, Servicio de Ayuda a Domicilio, hoteles, hostelería…

El 8 de Marzo volveremos a aunar la lucha sindical y la lucha feminista organizando a mujeres que enfrentan la precariedad en distintos ámbitos y reforzando la solidaridad entre nosotras.

¿Por qué vamos a salir a la huelga? Hay miles de razones:

  • Por un empleo y vida dignos…
  • Para luchar contra la precariedad y la feminización de la pobreza: jornadas parciales; temporalidad; brecha salarial; pensiones de miseria; techo de cristal…
  • Por unos servicios de cuidado de calidad, públicos, universales y gratuitos. Asimismo, para reivindicar que el cuidado también es responsabilidad de los hombres.
  • Contra la violencia sexista y las actitudes y acciones machistas del día a día.
  • Por los derechos de todas las mujeres trabajadoras que quedan fuera del mercado laboral formal.
Anuncios